jueves, 8 de marzo de 2012

OGOÑOKO APARKALEKUA

Azken aldian kexa ugari egon da Ogoño inguruko baserritar eta biztanleen artean kanposantutik gora doazen kotxeak direla eta. Badirudi kexa horiek udaletxeraino iritsi direla.
Eskalatzaile asko doan egunetan, ohizko aparkalekua kotxez gainezka egoten da eta izugarrizko nahaspila sortzen da bertan, aparkatzeko lekurik ez, ezin buelta eman...
Konponbidea erraza da, KANPOSANTUAREN ALBOAN APARKATZEA GOMENDATZEN DA; 900 metro gehiago dira soilik (10 minutu) ibili behar direnak, 1,4 Km guztira kanposantutik hormaraino, ez dot uste asko kostako zaigunik.
Esfortzu txiki honek etorkizuneko arazoak sahiesteko balioko digu.
Eskaladaren arautzea kontsultatzeko Blogaren eskumaldeko pdf-a jaitsi dezakezu (Bizkaiko beste guneak). Foru Aldundiak oraindik ez ditu informazio panelak aldatu arautze berriarekin.

martes, 14 de febrero de 2012

VADIELLO JASANGARRITASUNERUNTZ

Gazte arduratsu batzuk esperientzia interesgarri bat burutu dute Vadielloko eskalada eskolan (Huescan).

lunes, 11 de julio de 2011

viernes, 10 de junio de 2011

ESKALADAREN ERREGULAZIOAK BIZKAIKO HITZA ASTEKARIAN

Bizkaiko Hitza astekariak eskaladaren erregulazioei buruzko erreportaia argitaratu du.

domingo, 24 de abril de 2011

ESKALADAREN ERREGULAZIOA LLAGUNON (Cantabria)

Duela gutxi eskalada arautu da Cantabriako Llaguno eskolan (Pico de San José), sai zurien bikote bat bertan hasi delako habia egiten. Oraingoz ezin da eskalatu irailaren 1era arte. Kartelak jarri dituzte hormetan eta habiaren jarraipena egiten ari dira.


martes, 1 de marzo de 2011

GARBIKETA EGUNA ALBARRACINEN


Norberak bere ondorioak atera ditzala...