2010/05/10

Eskaladaren erregulazioari buruzko blog berria Bizkaian



Aurrean duzun dibulgaziorako blog berri hau Bizkaian eskaladaren erregulazioarekin lotutako albizteen berri emateko sortu da. Orain arte, zenbait erregulazio zeuden natur gune batzuetan ingurumen arazoak zirela medio, babestutako hegaztiengatik batik bat, baina sarritan eskalatzaileok ez geneukan erregulazio horien berri izateko kontsulta gune errazik (tokietan jarritako kartel batzuk izan ezik).
Egun, Bizkaiko Foru Aldundia, babestutako hegaztien bizileku diren Bizkaiko eskalada gune guztietarako araudi berezia prestatzen ari da. Araudi berri honen helburua, eskalada eta natur altxorren kontserbazioa bateragarriak egitea da. Blog honek erregulazioaren berri eguneratuak izateko aukera emango dizue.
Bizkaiko eskalada guneen azterketa bat egingo da eta batzarrak egingo dira zonalde bakoitzeko eskalatzaile eta ekipatzaileekin eskaladak eragiten dituen arazoetaz hitz egiteko eta irtenbideak egokiak bilatzeko. Egun dauden erregulazioak berraztertuko dira ere (Ogoño, Otoio, Turtzioz, etab.) aldaketak egin behar diren ala ez ikusteko. Guzti honetaz informatuko zaituztet.