2010/05/10

Eskaladaren erregulazioa Urkiolako Parke Naturalean eta inguruetan


2009. urtearen amaieran, Bizkaiko Foru Aldundiak txosten tekniko bat agindu zuen eskalada arautzeko natur gune honetan. Bertan daude Euskal Herriko eskalada eskola ezagunenetako batzuk, Atxarte, Mugarra eta Baltzola horien artean.
Hainbat batzar burutu ziren bertoko ekipatzaile, eskalatzaile zein Bizkaiko Goi Mendi Eskolako kideekin. Bestalde, Parkeko basozainekin eta hegazti harraparien jarraipenaz arduratzen diren teknikariekin batzar asko egin ziren eskaladagatik kaltetuak izan zitezkeen tokiak mugatzeko. Informazio guztiarekin esku artean eta prozesu honetan parte hartu zuten askoren ekarpenen laguntzaz araudi berria baten proposamena gauzatu zen, laster Foru Aldundiaren Web orrialdean ezagutzera emango dena. Oraindik araudi berriaren dibulgazio kanpaina hasi ez den arren (eskuliburu, kartel eta prentsa oharren bidez), jadanik kartelak jarri dira zenbait zonaldetan eta araudia indarrean jartzen hasi da. Hemen aurkezten dizuegu araudi berriaren aurrerapena (araudia eta mugatutako guneak).
Ofizialki ezagutzera ematen den unean jakinaraziko dizuet Eskaladaren Erregulazio Plan osoa kontsultatzeko aukera izan dezazuen.