2010/05/10

Sai arreen habia Sorginkobetaganen (3. espoloia, Atxarte)

Iaz gertatu zen bezala, aurten ere sai arreen bikote bat Sorginkobetaganeko Bordatzen bidearen bilgunean habia egiten saiatu da. Neguan oso eguraldi txarra egin duenez, eskalatzaile gutxi ibili da bertan eta sai arreek lasaitasun nahikoa izan zuten habia egiten hasteko gabonak inguruan. Arrautza jarri zuten eta txita jaio zen ere, horregatik bi txartel jarri ziren hormaren oinaldean. Hala ere, egun gutxiren buruan txita desagertu egin zen eta saiek tokia utzi zuten, agian eskalatzaileak ibili zirelako.