2010/08/03

Eskaladaren erregulazioa Valdegovian

Arabako Foru Aldundiak eskalada erregulatu du Foru Arau baten bitartez Valdegoviako San Martin de Valparaison eta Corraleko arroilan (Chorreras sektorea)IKUS FORU ARAUA
Prozesu luzea izan da eskaladaren debekuei konponbidea bilatzeko, baina zorionez irtenbidea bilatu diote bilera askoren ondoren Foru Aldundiak, Valdegoviako Juntak eta Arabako Mendi Federakuntzak zein Arabako Goi Mendi Eskolak. Jadanik eskalada baimendu egin da Valdegovian, baina ezinbestekoa da arau batzuk jarraitzea ingurumena eta hilobiak zaintzeko eta bertoko biztanleekin harremanak modu onean eramateko.
Arau aipagarrienen artean honako hauek ditugu:
  • Ez ibili motordun ibilgailuekin mendiko bideetatik, ezta haurrak edo motxilak igotzeko.
  • Ibilgailuak modu egokian aparkatu herrian (igerilekuen atzean, baskularen aparkalekuan eta eliza eta Batzokiaren atzeko aparkalekuan).
  • Bertoko abereei ez egin kalterik eta bereziki kontu handiz ibili txakurrekin. Heziak eta atakak errespetatu.
  • Ez zapaldu hilobiak eta ez eragin inolako kalterik.
  • Ez suntsitu landaretza eta ez izutu basoko animaliak.
  • Bide berriak ekipatzeko edo sektore berriak zabaltzeko baimena eskatu behar da FAM-AMF eta Arabako Goi Mendi Eskolaren bitartez.
  • Debekatuta dago eskalada Iturriaren Espoloitik iparraldera Chorreras sektorean (Corraleko arroilan).


Eta orain Valdera eskaladaz gozatzera...