2010/11/08

Atxurtuko (Astxiki) sai zuriek bi txita atera dituzte aurrera 2010ean

Azken urteotako gorabeheren ostean ,Atxurtuko (Astxiki) sai zuriek bi txita atera dituzte aurrera Atxarten. Albizte ona da, eskalatzaileek erregulazioa errespetatu dutenaren seinale. Horma horretan debekatuta dago urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra eskalatzea.
Garrantzitsua da ere, La Puertara eskalatzera doan jendea aparkalekutik igotzea, eta ez lehenengo espoloitik; horrela Atxurtuko hormaren azpitik pasatzea ekidingo dogu txitaldi garaian eta sai zuriak lasaiago egongo dira.
Eskerrik asko danori erregulazioa errespetatzeagatik. Ziur datorren urtean sai zurien hegaldiaz gozatzeko aukera izango dugula berriro ere otsaila edo martxoan Afrikatik bueltatzen direnean.