2011/01/10

ALDAKETAK MUGARRAKO ERREGULAZIOAN

2010 eko udaberrian Mugarrako horman sai arreen eta belatxinga mokogorrien jarraipena egin zan eskaladaren eragina aztertzeko. 
Ondorioak ikusita, aldaketa txiki batzuk egin dira iazko erregulazioaren gainean, eta beraz, hemendik aurrera ondokoa da erregulazio barria. 

Ikusten dozuenez, iaz debekatuta zeuden bide batzuk eskalatu ahal dira orain, eta aldiz, beste gutxi batzuk ezin dira eskalatu martxoaren 1etik ekainaren 30era. Horma azpian zeuden kartelak aldatu egin dira zalantzarik eduki ez dezazuen bertara heltzerakoan.
Hala ba, egurra emotera euriak edo hego haizeak uzten badozku.