2012/03/08

OGOÑOKO APARKALEKUA

Azken aldian kexa ugari egon da Ogoño inguruko baserritar eta biztanleen artean kanposantutik gora doazen kotxeak direla eta. Badirudi kexa horiek udaletxeraino iritsi direla.
Eskalatzaile asko doan egunetan, ohizko aparkalekua kotxez gainezka egoten da eta izugarrizko nahaspila sortzen da bertan, aparkatzeko lekurik ez, ezin buelta eman...
Konponbidea erraza da, KANPOSANTUAREN ALBOAN APARKATZEA GOMENDATZEN DA; 900 metro gehiago dira soilik (10 minutu) ibili behar direnak, 1,4 Km guztira kanposantutik hormaraino, ez dot uste asko kostako zaigunik.
Esfortzu txiki honek etorkizuneko arazoak sahiesteko balioko digu.
Eskaladaren arautzea kontsultatzeko Blogaren eskumaldeko pdf-a jaitsi dezakezu (Bizkaiko beste guneak). Foru Aldundiak oraindik ez ditu informazio panelak aldatu arautze berriarekin.