2017/10/20

ARAZOAK HORMA BATZUETAN

Azken aldian hainbat arazo eragin dizkiete eskalatzaileek eta mendizaleek harkaitzetako hegaztiei, eskalada edo sarbidea guztiz edota aldi baterako debekatuta dagoen horma batzuetan. Azken hauetan, eskalatzaileak eta mendizaleak ibili dira errestrikzio garaian eta hainbat hegaztik beraien habiak utzi behar izan dituzte.
Arazoak ondoko hormetan antzeman dira: 
- Basinagre (Turtzioz), Peñalbako arroila (Turtzioz), Garamendi (Igorre), Urrekoatxa (Dima), Mugarra (Mañaria) eta Anbotoko ekialdeko horma (Atxondo).
Arazo hauek saihesteko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Ingurumen Zuzendaritzak eskalada guztiz debekatuta dagoen hormetan bideak desekipatu ditu eta beste hainbat hormetan soka zaharrak kendu ditu. Era berean, informazio panel berriak kokatu dira hainabt hormetan.
Aurrerantzean araudia errespetatu dezazuen eskatu nahi dizuegu, guztion onurako (eskalatzaileak zein hegaztiak) dela pentsatzen baitugu.
Eskerrik asko.